'Igo autobusera' saioa: 2023-10-20

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2023ko urr. 20a, 12:46

20 urtetan zehar uhinetan barrena askotariko kontuak batzen ibili da FMko 107.7ko autobusa, bada, erretiroa hartzeko ordua iritsi zaio eta aurrerantzean Zaku bete kontu saioak hartuko du Arrasate Irratian lekukoa. Gaur, egubakoitza, egin dute, bada, azken Igo autobusera! saioa.

Eguneko gaien eta albisteen kontaketa egin ondoren, egubakoitzero moduan, asteburura begira jarrita askotariko proposamenak egin dituzte, horien artean, AEDk sortu berri duen Ni ta nitarrak bakarrizketari buruzkoak taularen gainean izango den Iholdi Berristain aktorea gonbidatuta. Horiez gainera, Joxe Landaren eguraldi iragarpena eta kontu gehiago gaurko Igo autobusera! saioan entzungai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak