Nork bere erara, musika pasioz bizi duten bost lagunek osatzen dute Garratz proiektua. Musikaren bueltan ondo pasatzeko grinak batu zituen 2022. urtearen amaieran, eta 2023ko urrian eman dira ezagutzera Hau ez da irratian entzuten izenburu duen EPrekin; urriaren 27an kaleratuko dute, plataforma digitaletan.
Lau abestiz osatua, punk-rocka da nagusi Garratz taldearen lehen argitalpenean; betiere reggaeari keinu txiki bat eginda. %100 euskaraz, abesti melodikoekin eta itsaskorrekin datoz oraingoz... Eta hasiak dira dagoeneko euren lehen LP edo lan luzea izango dena prestatzen; 2024ko udaberriarekin batera kalean izatea espero dute.