'Egiarekin topaketak' egingo dituzte Arrasaten, irailean zehar

Txomin Madina Milikua 2023ko ira. 5a, 17:06

Irailaren 26an 87 urte beteko dira tropa frankistak Arrasaten sartu zirenetik, eta azken urteotako ohiturari jarraituz, Intxorta 1937 kultur elkarteak gogoan izango du data hori. Baina aurtengo ekintzak ez dira egun horretara mugatuko; izan ere, Basque Children elkartearen eta Arrasateko Udalaren babesarekin, Egiarekin topaketak izeneko egitaraua prestatu dute hilabete osorako.

Lehen hitzordua hurrengo astelehenean izango da: belaunaldiz belaunaldi oroimena nola transmititu den aztertu gura duen  eta gerrako umeak protagonista izango dituen tailer bat, hain zuzen ere.

Erresuma Batuko hainbat akademikok, Basque Children elkarteak eta zenbait artistak osatzen duten Belaunaldien arteko memoriaren transmisioaren lantaldearen eskutik egingo dute tailerra: Monika Jatok gidatuko du, eta Judith Martinez Estradak ere hartuko du parte bertan.

Torturaren gaia ardatz hartuta, iazko Donostia Zinemaldian aurkeztu ziren bi dokumental ere eskainiko dituzte: irailaren 14an, Jon Mikel Fernandez Elortzaren Bi arnas, eta irailaren 21ean, Ander Iriarteren Karpeta urdinak. Bi emanaldiak Juan Arzamendi Musika Etxean izango dira, 18:30ean, eta bietan zuzendariek ere hartuko dute parte.

Eta nola ez, irailaren 26rako ere prestatu dute ekintzarik.

Ekintza hauek guztiak aurkezteko egin duten prentsaurrekoan, Maider Morras alkateak eskerrak eman dizkio Intxorta 1937 kultura elkarteari, baita egiten duen lanaren garrantzia azpimarratu ere. Eta herritarrak ekitaldietan parte hartzera animatu ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak