Garagartzako auzotarrak Dikarren tentsio dorrearen aurka agertu dira

Oier Zumarraga Aranburu 2023ko abu. 24a, 14:00

Garagartzako auzotarren artean eztabaida sortu da, Dikar kooperatibak tentsioko instalazioak eta dorre elektriko berri bat eraiki zituenetik.

Ehizaren, kirol tiraketaren eta aire zabaleko kirolaren sektoreetara bideratuta dagoen kooperatibak 72.000 metro koadroko industria nabea erosi zuen Garagartzan eta jardueraren "zati handiena" bertara eramango dute irailetik aurrera. Aurretik Fagor Etxetresnak fabrika zegoen eremura eramango dute jarduna eta elektrizitatez hornitzeko dorre elektrikoa eraiki zuten bertan.

Haserrea auzotarren artean

Horren aurrean, auzo batzordeak, bere haserrea erakutsi nahi izan zuen orain bi aste adierazpen baten bidez. Gainera enpresaren alboan pankarta erraldoi bat kokatu zuten, auzoak ez du nahi dorre hau hemen lelopean. Idatzian, egun batetik bestera tentsio dorrea eraikita agertu zela salatu zuten. Gauzak horrela, beste leku batzuk aztertzeko eskaera egin dute auzotarrek.

Dikar kooperatibak bere aldetik, ez du adierazpenik ematea nahi izan. Hala ere, hasiera batean beraien asmoa dorre zaharra aprobetxatzea zela adierazi dute. Arazoa, araudiz Iberdrolak dorrea eta kontagailua teknikarientzat leku irisgarria izan behar dela jakitean iritsi zen instalazioetara derrigorrez sartu gabe. Horrek, dorrea posizio berri batera eramatea behartu dutela ziurtatu dute enpresatik.

Arrasateko Udalak GOIENAri jakinarazi dionez, konponbidea bilatzen diraute eta harremanetan jarraitzen dute Dikar Kooperatiba, zein Garagartzako auzotarrekin. Dena dela, neurri zehatzak hartzeko irailera arte itxaron beharko dutela aipatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak