UDA GIROAN

'Uda Giroan' saioa: 2023-07-21

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2023ko uztailaren 21a

Eguneko albisteen eta gaien kontaketa, horien artean, Debagoieneko lau nerabek abiatu duten Peryferyka ekoiztetxeari buruzkoak eta domekan izango diren hauteskundeen ingurukoak; Danbaka musika lehiaketako Publikoaren Saria irabazi zuen Aiert musikari oñatiararrekin elkarrizketa; agenda hitzordu proposamenak eta Joxe Landaren eguraldi iragarpena gaurko, egubakoitza, Arrasate Irratiko Uda Giroan saioan entzungai. Oporren aurreko azken zuzeneko irratsaioa izan da gaurkoa, irailaren 4an itzuliko dira zuzeneko saioak uhinetara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak