Arrasate Blues jaialdiari buruzko irratsaio berezia

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2023ko uzt. 13a, 11:28

Bosgarren Arrasate Blues jaialdiari buruzko irratsaio berezia grabatu dute asteon, Goienaren egoitzan dagoen Arrasate Irratiko estudioan.

Ander Monederok eta Aitziber Aranburuzabalak gidatuta, atzo, eguena, abiatu eta domeka bitartean herriko hainbat txokotan izango diren kontzertuen gaineko azalpenez gainera, jaialdiaren barruko bitxikeria asko kontatu dituzte, Ibai-arte merkatari elkarteko kide Jon Apraiz eta agertokiaren gainean Erromintxelak eta Spolem Girls taldeekin izango den Jokin Vitoria musikari arrasatearra gonbidatuta, bi orduko iraupena duen solasaldian.

Entzuteko bideak

Arrasate Irratian, FMko 107.7an, estreinatu dute gaur, eguena, solasaldia eta Goiena.eus/irratia atarian eta IVOOX plataforman ere dago entzungai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak