Iazko arrakasta errepikatu nahian, aurten ere talde indartsuak egongo dira Monterroneko oholtza gainean. Nazioartekoentzako zein etxekoentzako tokia aurkitu dute karteldegian. Nazioarteko taldeen artean, azpimarratzekoa, The Interrupters taldea; euren birako azken kontzertua Arrasaten emango dute. Bertako taldeei keinua eginez, Arkada Social eta The Special Crew taldeek joko dute; azken honek ostiralean eta besteak, aldiz, zapatuan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.