Zigor Martinez: "Udazabalen egiten dugun kontzertua guretzako oso berezia izaten da"

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2023ko eka. 30a, 09:07

Arrasate Musikaleko Big Band taldeak emango dio irekiera Udazabalen programari gaur, egubakoitza, 19:30ean Monterron parkean eskainiko duten ikuskizunarekin. Arrasate Irratiko Igo autobusera! saioan izan zen Martinez, atzo, eguena.

Zigor Martinez Arrasate Musikaleko Big Bandeko zuzendariaren hitzetan, urterokoa izan arren "berezia" da ekitaldia, kurtsoko azkena baita: "Irailean hasten garenetik, kurtso bukaerako ekitaldia erronka bezala hartzen dugu, eta maila handiagoko zenbait piezarekin aritzen gara lanean".

Taldean 28 pertsona izan arren, gaur 24 lagun arituko dira oholtzaren gainean, eta gonbidatuak ere izango dituzte, "berritasun" moduan; izan ere, herriko beste kultur eragile batzuekin arituko dira, zuzendariak "aspalditik buruan" zuen euskal folkloreko kutsu pieza ekartzea lortu baitute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak