Ekainaren 18an egingo dute hirugarren Pandero jaialdia

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko eka. 7a, 10:15

Arrasateko Trikitixa Eskolak, Arrasateko Udalarekin elkarlanean hirugarren Pandero jaialdia antolatu du; Ekainaren 18an izango da, Amaia Antzokian. Dagoeneko salgai daude sarrerak amaiaarrasate.janto.es webgunean, hamar eurotan.

Beste urte batez, Arrasateko Trikitixa Eskolak Pandero jaialdia egingo du. Aurten ekainaren 18an izango da, domekan, Amaia Antzokian, 19:3oetan hasita. Egitarauari dagokionez, Trikitixa Eskolatik adierazi dute aurtengo partaideak oso "bereziak" direla, eta aukerak aztertu ondoren, ilusio "handiz" prestatu duten jaialdia dela. 

Honako talde hauek izango dira Amaia Antzokian: Sine Die, Xabier Zabala akordeoi joleak eta Igor Torre biolin joleak sortutako musika proiektua; Ojaluna, musika tradizionala berreskuratzeko asmoa duen taldea; Erromintxelak talde arrasatearra; Irati, Araitz, Elaia eta Mirari laukote gaztea; eta, Mirari Azkune eta Aintzane Agirrebeña.

Prentsaurrekoan adierazi dute arrasatearrentzat "aukera paregabea" dela musikari hauek hain gertu ikusteko aukera izatea. Gainera, azaldu dute Trikitixa eskolako ikasleek kolaborazio berezi batzuk egingo dituztela aurtengo musikariekin. Dagoeneko sarrerak salgai daude hamar eurotan amaiaarrasate.janto.es atarian. Ibai artek, 100 sarrera zozketatuko ditu Arrasateko dendetan erosketak egiten dituztenen artean. EiTBk jaialdia grabatuko du.

Agerraldia ere baliatu dute jakinarazteko datorren ikasturtera begira izena emateko epea zabaldu dutela, soinu eta panderoan apuntatu ahal izateko. Izena emateko bi bide jarri dituzte: Arrasateko Trikitixa Eskolara deituz, edo helbide elektronikora idatzi, arrasatekotrikitixaeskola@gmail.com-era. Bertan izena, adina eta telefonoa zehaztu beharko dute gurasoek. Dena den, irailean egiten duten Eskola Plazara ekitaldian izena emateko aukera ere egongo dela iragarri dute.

Hona hemen kartela:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak