Jendearen benetako arazoei aurre egingo dion Gipuzkoa eraginkor bat defendatu dute. Kalitatezko enplegua eta langileen eskubideak defendatuko dituen eredu ekonomikoa proposatu dute sozialistek; horretarako, hazkunde ekonomikoa, jasangarria eta justizia soziala uztartuko dituen eredua sustatuko dutela nabarmendu du Asensiok.
Gipuzkoarren pluraltasuna aldarrikatu dute, eta Asensiok esan du pluraltasun hori defendatuko duela berak Aldundian eta Aritz Muruak Arrasaten.
Abertzaleen aurrean, alternatiba
Maiatzaren 28an botoa ematea garrantzitsua dela esan du, bakarrik abertzaleek erabaki ez dezaten. Gaineratu du inork ez duela erabaki behar gipuzkoarrak nola "pentsatu, bizi, hitz egin eta sentitu" behar diren. EAJren eta EH Bilduren aurrean gizartearen pluraltasuna sozialistek bermatuko dutela aldarrikatu du.
Arrosak banatu dituzte
Biterin egindako ekitaldiaren ondoren, Arrasateko merkatuan izan dira arrosak eta propaganda banantzen, eta baita herriko kaleetan ere. Eurekin batera ibili dira Arrasaten hautagai diren hainbat zerrendakide.