Iskanbila taldearen itzulera

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2023ko mai. 9a, 16:37

Grabatu bako garai bateko kantuak disko baten biltzeko gogoak bultzatuta taularen gainera itzuli da Arrasateko Iskanbila taldea. Boskote formatuan itzuli dira hasierako formazioko kide Xabier Lasagabaster bateria-jolea, Gotzon Viteri gitarra-jolea eta Iban Gonzalez abeslaria, Joni Lasagabaster gitarra-jolea eta Xabier Elgezabal baxu-jolea lagun dituztela.

Eskoriatza Inkernu tabernan eskaini zituzten "sorpresaz" bi kontzertu zapatuan, eta Musakolako jaietan izango dira maiatzaren 13an. Arrasate Irratiko Igo autobusera! saiora gonbidatu dituzte Gotzon Viteri eta Xabier Lasagabaster.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak