Eva Abuinek Arrasateko autobus zerbitzu publikoaren egoera kritikatu zuen atzo, Seber Altuben egindako ekitaldian. Eta, zerbitzu horretan dagoen inbertsio eta kontrol falta nabarmendu zituen. Adierazi zuenez, "Egungo zerbitzua eta, beraz, udalerriko mugikortasuna hobetzeko, lehenik eta behin autobus berriak erosi behar dira legegintzaldi berriaren hasieratik". Gainera, adierazi zuen Abuinek, linea gehiago jarri behar dira, autobusik ez duten auzo asko daudelako.
Arrasateko hautagaiaren esanetan, gainera, funtsezkoa da zerbitzuak igande eta jaiegunetara zabaltzea. "Eta tamalez, gaur egun ez da horrelakorik gertatzen". Horrekin batera, koalizioaren Arrasateko buruak gogorarazi zuen euren programan jaso dituzten proposamenen artean bizikleta elektrikoen udal zerbitzu bat ezartzea dagoela, Arrasateko puntu guztien arteko garraioa eta lotura errazteko. Halaber, Abuinek gardentasun-bulego independente bat sortzeko konpromisoa hartu zuen, kontratu publikoak kontrolatzeko. "Hori ezinbestekoa da, are gehiago, Avanzarekin gertatu berri dena kontuan hartuta".
Miren Etxebeste: "Garriobide publikoa da sostengarria den bakarra"
Miren Etxebeste Gipuzkoako ahaldun nagusigaia ere izan zen ekitaldian. Etxebestek bere aldetik, garraio publikoa lurralde-kohesioaren gakoetako bat dela defendatu zuen, eta hori indartzea funtsezkoa dela klima-aldaketaren aurkako borrokan. "Izan ere, dagoeneko
agerian uzten ari da bere ondoriorik txarrenak, ur hidraulikoari dagokionez". Etxebestek ziurtatu zuen Gipuzkoako herritar guztientzako doako garraio publikoa indartuko dutela, eta, aldi berean, lineak eta maiztasunak handituko dituztela une estrategiko berrietan.
Bestalde, Juan Luis Merinok adierazi zuen ez dutela onartuko herritarren bizitzekin jolastea garraio publikoan. "Duela bi egun Arrasaten ikusi dugun bezala, kaleko hiri autobus batek su hartu baitzuen. Udalerrietako kontratazio-behatokiak sortzea eskatuko dugu". Merinok salatu zuenez, "ez da onargarria enpresa pribatuei kontratuak esleitzea; izan ere, enpresa horiek nahi duten gauza bakarra mozkinak eta ustiapen-kontua handitzea da, jendearen bizitza arriskuan jartzearen kontura".