IGO AUTOBUSERA!

25 urte bidezko merkataritza bultzatzen

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2023ko maiatzaren 2a

"Merkataritza justuago baten erreferentea" izan da Debagoienean Arrasateko Hiper Eroskin dagoen eta aurten 25 urte bete dituen Harreman Denda. Orain arteko ibilbideaz eta aurrera begira dituzten asmoen inguruan jardun dute gaurko, martitzena, Igo autobusera! saioan Harreman Dendako kide Marian Porcelekin.

Era berean, urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldiak ere berbagai izan dituzte, horien artean, gaur Amaia antzokian, 19:30ean hasita, eskainiko duten Norte salvaje dokumentalari buruzkoak kontatu dituzte Zehar-Errefuxiatuekin taldeko komunikazio arduradun Naiara Gutierrezen laguntzarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak