Zuzeneko musika emanaldiak maite dituztenek aukera paregabea izango dute maiatzean egingo den XIX. Udaberri Musikaldiaren eskutik. Sei emanaldik osatutako kontzertu zikloa prest dago jada, bertako zein kanpoko musikariekin, eta horietako lehen hirurak asteburu honetan egingo dituzte. Egubakoitzean, hilaren 5ean, San Frantzisko elizan Arrasate Musikal Orkestra Sinfonikoaren kontzertua egongo da 19:30ean. Gaur egungo orkestrak 2009an eman zuen lehen kontzertua Udaberriko Musikaldian. Pandemiaren ondorioz, hiru urtez kontzertua eskaintzeko aukera eduki ez arren, indarberrituta datoz Iker Olazabalen gidaritzapean arituko diren arrasatearrak.
Zapatuan, maiatzaren 6an, Les Sylvains Ensemble bikotearen kontzertua egongo da Juan Arzamendi Musika Etxeko auditorioan. Bikotea Armelle Morvan sopranoak eta Arrate Zubigaray klabezinistak osatzen dute. Domekarako geldituko da Aequus Ensemble taldearen kontzertua. Euskadiko hainbat tokitako musikariz osatutako taldea da eta Aitor Biainek zuzentzen du. Emanaldia hau San Frantzisko elizan izango da.
Gainontzeko hitzorduak honako hauek izango dira:
- Maiatzaren 12an, 19:30ean, Juan Arzamendi Musika Etxeko Auditorioan, Cadenza Quarten-en kontzertua.
- Maiatzak 13an, 19:30ean, Juan Arzamendi Musika Etxeko Auditorioan, Duo Samouil eta Okiñena bikotearen kontzertua
- Maiatzaren 14an, 19:30ean, San Frantzisko eliza: Suhar abesbatzaren kontzertua.