HEMEN DEBAGOIENA

Arrasateko enarak ezagutzeko hitzaldia egin dute Kulturaten

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko apirilaren 26a

Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Arrasateko Udalak sustatuta, Arrasateko enarak ezagutzeko hitzaldia egin zen, atzo, Kulturateko Areto nagusian. Olatz Aizpurua Aranzadiko Ornitologia Saileko teknikariak gidatu zuen saioa, eta hogei bat herritar bertaratu ziren hitzaldia jarraitzera.

Solasaldiaren helburu nagusia Aranzadi Zientzia Elkartearen Enara proiektua herritarrei ezagutaraztea izan zen. Bide batez, herritarrak biodibertsitatearen garrantziaz hezi eta sentsibilizatu nahi izan zituen Aizpuruak, batez ere, inguru urbanoetako hegazti-faunaz. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak