HARMAILATIK

Sailkapenean ezin izan du aurrera egin Mondratek

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko apirilaren 18a

Goierriko taldearen aurka 3 eta 3 egin ostean, aurreko postuetara gerturatzeko aukera galdu du Mondratek asteburuan. Bosgarren postuan dago, bederatzigarrenean daude goierritarrak, eta, irabazteko moduko norgehiagoka zen. Berdinketarekin amaitu zuten lehen zatian; bigarrenean, berriz, amaitzeko hamar minuturen faltan, bi gol egin zituen jarraian Mondratek, baina, azkenean, Goierrikoek estutu eta berdinketarekin amaitu zuten partida.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak