ALBISTEAK

Udal hauteskundeetara begira Arrasateko EH Bilduk badu zerrenda

Txomin Madina Milikua 2023ko api. 1a, 17:36

EH Bilduren Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldungai nagusi Maddalen Iriarteren parte-hartzea izan duen ekitaldian aurkeztu dute Maider Morras alkategaia buru izango duen zerrenda. Talde "prestua, konprometitua eta profesionala" osatu dutela adierazi du Morrasek.

Kulturateko klaustroak hartu du gaur eguerdian EH Bilduk maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako osatu duen zerrendaren aurkezpen ekitaldia. Iragarrita zegoen moduan, Maider Morras izango da zerrendaburua, eta ondorioz, alkategaia. Hala, hitza hartzean Morrasek azaldu duenez, talde "prestua, konprometitua eta profesionala" batu dute herriak dituen erronkekin aurre egiteko, eta gaineratu du taldea bera dela alderdiaren "indargunea".

"Arrasate berpiztea gura dugu, herria oso apalduta ikusten dugulako. Ikusi besterik ez dago nola dagoen Iturriotz kalea", gehitu du alkategaiak, eta aurreikuspenak “oso onak” direla nabarmendu: "Kalean ilusioa nabari dugu, eta gure komunitatea ere oso ilusionatuta dago".

Maddalen Iriarte ere ekitaldian

Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusi izateko EH Bilduren hautagai Maddalen Iriarte ere izan da Arrasateko zerrendaren aurkezpenean. "Oso jende ona bildu da zerrenda honetan, bakoitza bere arlo profesionaletik datorrena eta Maider Morras buru dutela, herri honek dituen beharrei erantzunei erantzuteko gai izango dena", esan du Iriartek Arrasateko hautagaien zerrendaz.

Era berean, Gipuzkoako errealitate instituzionala aldatzea eskura dutela gaineratu du: "Uste dugu gipuzkoarren gehiengo batek oso bat egiten duela EH Bilduren balioekin, eta badakitela EH Bilduk hitz ematen duela horiek politika publikoekin bultzatuko dituela".

EH Bilduren Arrasateko zerrenda

  1. Maider Morras Azpiazu.
  2. Kepa Urteaga Garcia.
  3. Garazi Etxebarria San Miguel.
  4. Joseba Ezpeleta Irizar.
  5. Mikel San Miguel Merino.
  6. Jasone Giraldo Menendez.
  7. Jaime Bengoa Madina.
  8. Asier Murguzur Bolinaga
  9. Gladys Fernandez Urizar.
  10. Andoni Arratibel Garcia.
  11. Karmele Irazabal Bolinaga.
  12. Eñaut Arriaran Villar.
  13. Itsaso Beitia Markaide.
  14. Jose Antonio Barberan Cañamaque.
  15. Amaia Arana Ezpeleta.
  16. Ander Santiago Vega.
  17. Iraia Elortza Zubizarreta.
  18. Txomin Belategi Bidaburu.
  19. Ainhoa Arana Muruamendiaraz.
  20. Aitor Arostegi Gallastegi.
  21. Jone Etxebarria Galdos.
  22. Fernando Okina Uranga -ordezkoa-.
  23. Nerea Hernandez Heriz -ordezkoa-.
  24. Gaizka Eraña Arana -ordezkoa-.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak