Garagartzan edateko ura banatzeko hoditeria-sare osoa berritu dute

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko mar. 31a, 14:09

Irailean hasi ziren obrak eta zuntz-zementuzko hodiak ordezkatu ondoren, hoditeria sare-osoa berritu da. Lanek 300.000 euroko aurrekontua izan dute.

Arrasateko Udalak Garagartzan edateko ura banatzeko hoditeria-sarea berritu du. Lanak Bermeosolo enpresa durangarrak egin ditu, eta zuzendaritza lanetan Salaberria Ingenieritza enpresa donostiarra egon da. Hasiera batean obrek 368.844 euroko aurrekontua zuten, baina azkenean 308.000 eurotan burutu dira. 

Funtsean, zuntz-zementuzko hodia aldatu da. Obrak Fagor Etxetresnen lantegi zaharraren aurrealdearen eta Kobateko harrobira sartzeko bidearen arteko zatian egin dira. Luzetarako zanga bat ireki da, eta bertan dagoen zuntz-zementuzko hodi guztia aurkitu da, kendu eta galdaketa-hodi berri batekin ordezkatu ahal izateko.

Hasieran hoditeria ia kilometro bat aldatu behar zutela aurreikusi zuten, baina azkenean 800 metro aldatu dituzte.

Hoditeria sare berriaren aurkezpenean izan dira Victoriano Fuentes Obra eta Zerbitzuetako zinegotzia eta Luis Mari Illarramendi Mantentze saileko burua. Illarramendik egin diren aldaketak azaldu ditu:  "Fibrozementuzko hodi bat ordezkatu da fundiziozko hodi batengatik, eta aurreikusitako epean egin da, lau hilabeteetan". 

Victoriano Fuentesek, bere aldetik, inbertsioa "garrantzitsua" dela nabarmendu du, eta arrasatearren ongizatea eta osasun ona "bermatzeko" balioko duela gaineratu du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak