'Turandot' operak ikusmin handia sortu du Arrasaten

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko mar. 20a, 18:30

Gaur zortzi maila handiko opera ikuskizuna izango da Arrasaten. Ozenki elkarteari esker, Turandot obra ezaguna taularatuko du Opera 2001 konpainiak Amaia antzokian. Ozenki elkarteko Imanol Gallegok azaldu dizkigu Turandot obraren inguruko azken berriak.

Lau urte luze joan dira opera ikuskizunik gabe Arrasaten, eta jendea gogotsu dago. Horren adibide, sarrera ia guztiak salduta daudela. Dena den, Ozenki elkarteak azken orduko sarrera kopuru txiki bat jarri du salgai Maala kalean dagoen Altuna lurrindegian. Horrela, Turandot ikusi nahi dutenak hara gerturatu beharko dira azken txartel horiek eskuratzeko.

Musikari handiak

France Dariz eta Chystelle di Marco soprano frantsesek gorpuztuko dute Turandot, eta David Bañosek eta Eduardo Sandovalek emango diote bizia Calafi. Taldea Francesca Bruni (italiarra) eta Yeonjoo Park (Hego Koreakoa) sopranoek itxiko dute, Liuri bizia emateko.

"Egun horretara arte, ezin izango dugu zehaztu zein interprete igoko diren Amaiaren agertokira, baina denak dira lirikako figura handiak", azaldu du Ozenki elkarteko kide Manu Gallardok. Horiekin batera jardungo dute Opera 2021 konpainiaren orkestra sinfonikoa eta Siziliako Abesbatzaren hogeita hamar ahots.

Musika ikuskizuna bi zatitan banatuta egongo da, eta 15 minutuko atsedenaldia izango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak