Podemos Arrasatek auzoetatik erdigunera doan proiektua aurkeztu du. Auzoetako herritarren bizi-kalitatea hobetu nahi dute, eta haien beharrak jasoko dituzte. Gaur-gaurkoz, auzoek jaiak antolatzeko partida bakarrik dutela salatu zuten. Podemos Arrasateren ustez, funtzionatzeko modu hau zaharkitua dago.
Beste alde batetik, martxoan Arrasateko auzo ezberdinetan egongo direla adierazi zuten. Mahai informatiboak jarriko dituzte, astean birritan, arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara. Hurrengo astean, Santa Teresa eta Erguineko auzoetan egongo dira.