HEMEN DEBAGOIENA

Aiora Urbieta: "Azalean aplikatzen dugunak zein etxean garbiketa-produktu moduan erabiltzen ditugunak eragina dute gure osasunean"

Miren Arregi 2023ko otsailaren 24a

Zaintzarako eta garbiketarako erabiltzen diren produktu naturalak egiten ikasteko ikastaroa egiten ari dira Arrasateko Jabetze Eskolan. Aiora Urbieta naturopatak gidatzen du Gure gorputzean eta etxean burujabe izeneko formakuntza. Hamar saio egingo dituzte guztira eta inguruko osagai sinple eta ekonomikoak erabiliz saio bakoitzean produktu bat egiten ikasiko dute. Askotariko helburuak ditu ikastaroak; ingurunea eta norberaren zaintzea, birziklatzea, bertako baliabideak aprobetxatzea eta emakume sareak sortzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak