Garizuma garaian, Debagoienean karapaixoa oparitzeko momentua da. Hori dela eta, Arrasateko Bedoña auzoan gluten gabeko karapaixoak egiten ditu Irrika Gluten Free gozogintza enpresak. Ainara Abasolo da bertako arduraduna, eta Gipuzkoa mailan ez du beste inork egiten gluten gabekoak. Karapaixoaren bueltan erreportaia jaso du Goiena telebistak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.