Iraitz Agirre antropologo arrasatearrak Intzura liburua aurkeztu du Ivan Gomez artistak irundarrarekin batera Madrilen egin berri den ARCO azokan. Irun eta Hendaia arteko Bidasoa ibaian dagoen Intzura uhartea abiapuntu hartuta, pisu artistiko handia duen proiektua da. Horrekin batera, fikziozko zortzi lagunen arteko gogoeta-aldia ere jasotzen du non, besteak beste, mugaren, historia kontatzeko moduen, euskararen, edota genero ikuspegiaren inguruko gogoetak jasotzen diren. Liburua eskuragarri dago Arrasateko Maalako Errabala kaleko Objektuak dendan edota eska daiteke intzurauhartea@gmail.com helbide elektronikora idatzita.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.