Arrasate Musikalen hastapenez "gustura" berbetan, oroitzapen ederrak partekatzen

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko ots. 15a, 19:40

Arrasate Musikalen ibilbidea hasi zuten irakasleen eta ikasleen ordezkaritza esanguratsua izan da gaur Kulturateko areto nagusian. 1972ean musika eskolak oso bestelako egoera baten ematen hasi ziren zazpi irakasle eta lehen promozioko bi ikasle izan dira; Imanol Gallegok gidatuta solasaldi umoretsu bezain interesgarria izan dute, aspaldiko garaiak gogoan.

Irakasleen artean, Miren Gaztañares, Maria Pilar Etxebeste, Charo Gomez, Libe Mendizabal, Arantza Alonso, Mertxe Madinabeitia eta Jesusi Etxebarria izan dira solasaldian eta hasierako ikasleen ordezkaritza osatu dute Luis Usatorrek eta Javi Egidazuk.

Lehen irakasle horietako bat izan Libe Mendizabal. "Denda baten egiten nuen lan eta bertara etorri ziren klaseak emateko proposamena egitera. Dendan egiten nuenez lan egunean hiru orduz bakarrik joaten nintzen klaseak ematera. Gustura ibili nintzen sei urtez klaseak ematen baina gero bosgarren semea izan nuenean ezin izan nuen klaseekin jarraitu, ez nuen denborarik".

Metalurgika-n hasi ziren klaseak ematen, gaur egun Mankomunitatea dagoen lekuan. "Egoera oso prekarioa zen, ez zegoen instrumenturik eta paretak izugarri finak ziren. Instrumenturik ezean, solfeoa bakarrik ematen genuen hasieran. Aprendices-era aldatu ginenean asko hobetu ziren gauzak". Amaitzeko, Mendizabalek azpimarratu du hasierako irakasleetako batzuekin harremana mantentzen duela oraindik: "Polita izan da solasaldirako elkartzea baina Arrasaten bizi garenez oraindik ere askotan egotan gara".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak