Arrasate Irratiko Igo autobusera! saioan izan dira AGAKO bi kide eta bihar, martitzena, Osoko Bilkuran izango direla aurreratu dute.
Udalarekin duten "harreman motel eta hotza" azaleratu zuten Gaztetxeko asanbladako kideek orain dela aste batzuk egin zuten prentsaurrekoan. Urteetan konpondu ez diren hiru arazo nagusitan jarri zuten arreta: kanpo espazioaren garbitasunean, eraikinaren segurtasun baldintzetan eta igogailuan, baina asanbladarekoen esanetan "ez dute Udalaren partetik konponbiderako konpromiso hori ikusten".
Arrasate Irratiko Igo autobusera! saioan izan dira AGAKO bi kide eta bihar, martitzena, Osoko Bilkuran izango direla aurreratu dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.