AHT-aren lanek Lezetxikin eragindako kalteak salatzeko elkartu dira Arrasaten

Miren Arregi Amasorrain 2023ko ots. 5a, 17:14

Lezetxikiko ondarea txikitu duena, eliteen interesen menpeko proiektua dela salatu dute eta erakunde publikoei eskatu diete ondare kultural, natural, arkeologiko eta geologikoa, neurri eraginkorrekin babes dezatela.

Lezetxiki eta inguruak babestu, AHT gelditu! lelopean hainbat herritar batu dira gaur eguerdian Arrasaten. Hala, 2006an eraikitzen hasi ziren Abiadura Handiko Trenak, bai paisaian eta bai ekosistemetan, konponezinak diren kalteak eragin dituela salatu dute. Trena eraikitzeko erabili diren argudioak "gezur hutsa" direla ere defendatu dute, eta gaineratu, "ez dela inoiz ez jasangarria ez errentagarria izango. Ez dela inoiz energetikoki efizientea izango, ez duela errepidetako trafikoa murriztuko, ez duela onura ekonomikorik ekarriko, ez duela merkantziarik garraiatzeko ahalmenik izango eta ez gaituela Europako beste eskualdeekin hobeto komunikatuko".

Gaur plazan elkartu dituen Lezetxikiko kalteak "izotz-mendiaren punta" besterik ez direla argitu dute: "Azpitik, Euskal Herrian inoiz egin den eraikuntza suntsigarri, antisozial eta xahutzaileenak, bere bidea egiten jarraitzen du". Hala, mobilizatzeko dei egin dute eta erakunde publikoei, ondarearekiko dagozkien babes neurriak har ditzatela eskatu.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak