Txikitako lagunak dira Urteaga eta Hermosa eta hala gonbidatu maiatzean argitaratu zuten Flamenco Etxea 2 diskoa grabatzera. Diskoaren aurkezpena egin zuten atzo Amaia antzokian diskoan parte hartu zuten sortzaileak gonbidatuta. Taularen gainean zen Urtega eta bi pieza eskaini zituen trikitia eskuetan, horietako bat Kerane alaba, pandero-jolea, alboan zuela.
Arrasate Irratiko Igo autobusera! saioan atzoko bizipenen kontakizuna egin du Arrasaten bizi den Zumarragako trikitilariak.