IGO AUTOBUSERA!

Migrazioari buruzko umorezko antzezlana Amaia antzokian

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2023ko urtarrilaren 10a

Hiru urtetik gorako haurrei eta familiei eskainitako antzezlana da Benetan be taldeak plazaratu duen azkena, Batetik bestera izenekoa. Txorien migrazioaren kontaketa irudikatuz, gizakien migrazioari buruz hausnartzera bultzatzen du umorea, musika eta bestelako osagaiak batuta.

Taldeko kide Patricia Urrutiak Arrasate Irratiko Igo autobusera! saioan kontatu ditu urtarrilaren 14an, zapatua, 17:00etan, Amaia antzokian eskainiko duten antzezlanaren nondik norakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak