Azken 30 urteetako askotariko euskal kantuak idatzi ditu Jon Maiak eta horietako batzuk bilduta sortu du Kantu bat gara ekimena. Liburu-diskoan argitaratu zituen orain dela urtebete, eta segidan abiatu zuen ikuskizuna, lau musikari eskarmentudunek lagunduta. Amaia antzokian izango dira, bihar, egubakoitza, 19:30ean. Arrasate Irratiko gaurko Igo Autobusera! saioan Maiari egindako elkarrizketa entzungai.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.