Debagoiena 2030 ekimenak ekainean abiaturiko Eraginez Piztu estrategiaren baitan burutu zen jardunaldia. Hain justu ere, Tecnaliak landutako Debagoieneko Aukera Energetikoak ikerketaren lehen emaitzak izan dira saioaren abiapuntua. Ikerketak Debagoieneko eremu hiritarreko –etxebizitzak, zerbitzuak eta hondakinak– egoera energetikoaren diagnosia egin du, garraioa eta industriaren datuak salbuetsita.