Durangoko Azokara eraman zuten, labetik atera berri, eta gustura dira jasotzen hasi diren feedbackarekin. "Ahotseneko kontzertuaren ostean feedback oso ona jaso genuen, eta gu ere gustura egon ginen. Aurreko diskoarekin, pandemiaren eraginez, gura beste kontzertu egi- teko aukerarik ez genuen izan, eta jendeak transmititu diguna da pozik dagoela ekarri dugun proposamen berriarekin", dio taldeko abeslari Arkaitz Biainek.
Pluralean dantzatu', lehena
Diskoa argitaratu aurretik bideoklip formatuan erakutsi zuten kantu hori sarean, ondoren etorriko diren zazpi kantuei bidea zabaltzen diena bilduma berrian. "Musikalki, dantza eginarazteko proposamen batekin gatoz. Borroka kolektiborako dei egiten du hitzekin, norbanakook bizi ditugun muga eta gabezia horiek soluzio kolektiboa dutela aldarrikatuta; izan ere, iruditzen zaigu azkeneko urteetan sistematik jasotzen dugun mezua beste bat dela, despistatu eta sufriarazten gaituena. Orokorrean, hori da bildumako letren ideia".
Oasia izena jarri diote. "Bizi dugun hori desertua den edo oasia den islatzen edo galdetzen dugu abestietan; hau da, babes- ten gaituen gune edo kolektibo bat den edo sistemak lehortzen gaituen desertua".
Lagunen kolaborazioak
Iraitz Agirre (Ain_1), Andoni Iñurritegi Pottoko (Never Surrender) eta Katya Martin gonbidatu dituzte eurekin kantatzera, eta, haiez gain, haize-instrumentu hirukote bat ere bai: "Marina Garmendia, Jurgi Iraola eta Peru Atxa izugarrizko musikariak dira, eta pare bat kanturi bilatzen genuen ukitu hori ematen diote, soulera gerturatuta. Oso pozik gaude emaitzarekin".
Shot! estudioan grabatu dute, "etxean". "Laguna izateaz gainera, musika arloan gure konfiantzakoa da Iñaki Bengoa; zuzenekoetan ere gurekin izaten da, gehienetan.
Agenda, zehazteke
Gogotsu daude kontzertuak egiteko, eta ari dira poliki-poliki lotzen. Diskoa Irati tabernan dago eskuragarri.