Jantzi berriarekin jauzi kualitatiboa emateko gertu

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2022ko abe. 15a, 15:37

Euskadi Fundazioak, Laboral Kutxak eta Etxeondok gaur, eguena, ofizialki aurkeztu dituzte, Laboral Kutxa taldeen 2023ko jantzi berria eta datorren urtetik aurrera emakumezkoen proiektuak izango duen hazkundearen ildo nagusiak.

Euskal kreditu-kooperatibak Euskadi Fundazioaren gizarte eta kirol-proiektuarekin duen lotura eta konpromisoa azpimarratu dituzte Komunikazio zuzendari Marije Etxanizek eta Emakumezko taldearen manager nagusi Aitor Galdosek gidatu duten agerraldian.

Oinarriko taldeei laguntza ematen jarraitzeaz gain, jauzi kualitatibo handia egingo da emakumeen egitura bultzatzeko, 2024tik aurrera WorldTourrean plaza bat lortzea dute-eta helburu nagusi. Eta hasitako bide horretan eskutik doaz Laboral Kutxa, babesle nagusia eta bestelako babesleak ere. 

16 txirrindulariko taldea

Talde sendoa osatu dute Galdosen esanetan. "Seik txirrindularik berritu egin dute kontratua eta beste hamar ziklista, berriak dira. Eider Merino da liderra, eta, orokorrean, indar handiko kideak ditugu. Hamaseiko muga dugu, eta, zoritxarrez, Debagoieneko ordezkaririk ez da izango oraingoan". 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak