Santa Marinako auzotarrek lehentasunezkotzat jotzen dituzte berrurbanizazio-lanak

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko abe. 7a, 15:03

Santa Teresa eta San Estebaneko auzotarren artean ia erabateko adostasuna dago. Arrasateko Udalak partaidetzazko azterlan bat du martxan eta gaur eman dituzte lehen fasean egindako telefono bidezko inkestetatik jasotako emaitzak.  Galdetegia egin duten bizilagunen %90ak lehentasunezkotzat jotzen ditu lanak, eta uste du igogailuek auzoko irisgarritasuna hobetuko dutela. Orain, zazpi kolektiboko ordezkariekin elkartuko dira elkarrizketa sakonagoak egiteko.

Badira, dena den, auzotarrek garrantzitsutzat jotzen dituzte beste zenbait premia. Tartean dira aparkaleku falta eta hiri-altzariekin edo garbitasunarekin lotutakoak. 

Partaidetzazko azterlana osatzeko bigarren fase bat egongo da orain. Helburua da banakako elkarrizketa egitea zazpi kolektibotako ordezkariekin. Hala nola, auzo-akatetzarekin, Abesantes auzo elkarteko kideekin, hainbat atarietako ordezkariekin, ostalariekin, merkatariekin eta ikastolako arduradunekin. Gauzak ondo bidean elkarrizketa sorta abendua amaitu aurretik egitea aurreikusten du prozesuko arduradun Patxi Arratibelek.

Orain arte bildutako datuak ezagutzera emateko agerraldian izan dira Santa Marinako auzo-alkate Matilde Martin zein Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi Victoriano Fuentes. Arrasateko Udalak 11 milioi eurotik gorako inbertsioa aurreikusten du auzunerako. Alde batetik eraikinen eta etxebizitzen birgaitze integralean eragiteko, eta bestetik auzoan igogailu publikoak jartzeko

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak