ALBISTEAK

Piztu dituzte Gabonetako argiak Arrasaten

Iñigo Barrena Kortabarria 2022ko abe. 2a, 10:17

Urtero bezala herriko eragile ezberdinek izan dute argiak pizteko ardura, aurten, Arrasate Musikalekoak eta Arrasate Rugby taldekoak izan ziren argiak pizteko arduradunak. Bi elkarteek 50 urte bete dituzte eta herrian kulturaren eta kirolaren alde egindako lanagatik aitortzeko modua izan da.

Urteroko ohiturari jarraituz, klasiko bat bihurtzen ari da Arrasaten Gabonetako argien piztuera ekitaldia. Aurten ere jende andana bildu zen, atzo, herriko plazan, ekitaldia bertatik bertara jarraitzeko. Argiak piztu aurretik Xaiborren disko festak eta Goikobalu Txiki eta AGA Arrasateko Gazte Abesbatzak eta Arrasate Musikaleko Suzuki biolin taldeak girotu zuten ekitaldia. Arratsaldeko zazpiak bueltan, herriko plaza erabat ilundu zen eta Maria Ubarretxena alkateak abiatuta atzera kontaketa egin zuten, Arrasateko kaleak Gabon giroan sartu ziren unea iritsi zen arte; argiak piztu dira Arrasaten.

Beti bezala herriko eragile ezberdinek izan dute argiak pizteko ardura. Aurten, Arrasate Musikalekoak eta Arrasate Rugby taldekoak izan dira arduradunak, bi elkarteek 50 urte bete dituztelako. Herrian kulturaren eta kirolaren alde egindako lanagatik aitortzeko modua izan da. Pozik eta eskertuta agertu ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak