Goikobalu abesbatzarekin eta Arrasate Musikalekin elkarlanean antolatu ditu bisitak Udalak eta gidari lanak Arrasate Musikaleko Igor Larrañagak egiten dihardu. Aprendices eraikina Juan Arzamendi Musika Etxera zelan eraldatu den ikusten ari dira herritarrak.
Bisitak astean honako egunetan izango dira: abenduaren 7an eta 14an, eguaztenak –bi bisita goizez eta beste bi arratsaldez–; abenduaren 9an eta 16an, egubakoitzak –bi bisita goizez eta bat arratsaldez–; eta abenduaren 3an eta 10ean, zapatuak –bi bisita goizez–. Azalpenak euskaraz eta gazteleraz emango dira.
Izena emateko epea zabalik dago gaurtik webgune bidez edo BAZen. Gehienez ere 25 pertsonak hartuko dute parte bisita bakoitzean; hortaz, guztira 500 lagunendako lekua egongo da.