Aspaldion, biboteak ugaritu dira inguruan, eta Movember mugimendua da horren erantzulea. Hain justu, barrabiletako eta prostatako minbizia ikusaraztea du helburu, sentsibilizatzea, eta Debagoienean ere martxan da. Arrasaten eta Bergaran antolatu dituzte batik bat ekintzak, eta horren berri eman du Iban Arroiabe Mondravemberreko kideak. Besteak beste, zapatuan, eskualdeko ekitaldia egingo dute, Elorregin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.