Azkarra izan da Arrasateko azaroko ohiko osoko bilkura eta bi mozio izan dira nabarmentzekoak saioan. Batetik, Haur eta Guraso Asanbladarena, herriko haur parkeetan elementu naturalak integratzea eskatzen duena, besteak beste. Bestetik, EAJk eta PSE-EEk indarkeria matxistari aurre egiteko aurkeztu dutena. Biak onartu ditu udalbatzak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.