Jaio berria da Heldu da kontua. Euskal narratzaileek sortu dute eta helduendako euskal kontalarien zirkuitua da. Ekimenak baditu bestelako helburuak ere, tartean euskarazko kontalaritza sorkuntza saritzea. Hain zuzen ere, aurtengo bi sarituen artean da Maider Alcelay narratzaile arrasatearra. Emeen kemen kontaketa musikatua saritu dute, eta eguenean eskainiko du Igor Sala musikariarekin batera Arrasateko bibliotekan. Emanaldia 19.00etan izango da Kulturaten. Alcelay eta 'Heldu da kontua' dinamikako koordinatzaile May Gorostiaga izan dira elkarrizketan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.