Egubakoitzean hasi eta abenduaren 2ra bitartean egingo da hirugarren Euskaraldia. Norbanakoek izena emateko eta txapak jasotzeko azken egunak dira eta entitateek ere lehenbailehen eskuratu beharra dute identifikazioa–ariguneko pegatina– . Ikuska Lizarralde, Euskaraldiko Arrasateko koordinatzaileak egunotan izango diren ekitaldien gainekoak azaldu ditu Arrasate Irratiko gaurko, astelehena, Igo autobusera! saioan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.