ALBISTEAK

Herriko entitateak ere, Euskaraldirako prest

Iñigo Barrena Kortabarria 2022ko aza. 10a, 15:21

Guztira herriko 186 entitatek hartuko dute parte Euskaraldiaren edizio berrian. Monterroneko parkean talde argazkia atera zuten.

Datorren astean, hilaren 18an hasiko da 2022ko Euskaraldia eta gutxinaka bada ere ari da sare polita osatzen. Arrasaten esaterako herriko 186 entitate ezberdinek hartuko dute parte, belarriprest eta ahobizi roletan banatuta. Monterron parkean izan ziren talde argazkia ateratzen eta jada prest dira Euskaraldiaren olatuan murgiltzeko.

Izen ematea oraindik zabalik dago eta antolakuntzatik "kezkatuta" agertu dira, norbanakoan, ez direlako momentuz esperotako erantzuna izaten ari. Astebete falta da eta seguruenik izen emate kopuruak gora egingo du, baina antolakuntzatik dei egiten diete herritarrei, parte hartzeko; eta zalantzan daudenei, lotsak eta kezkak alde batera utzi eta ahobizi edo belarriprest esperientziarekin gozatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak