Astelehenean hasi eta ostiralera bitartean hiru ekintza ezberdin izango dituzte. Astelehenetik ostegunera profesionalen hitzaldiak eta Kahoot jolasak hitzaldi bakoitzaren bukaeran. Aste guztian zehar arrautza jaurtiketa lehiaketa eta ostiralean, astea borobiltzeko, Garaiako enpresetako lau profesionalekin mahai-ingurua antolatu dute.