Musika ibilbide emankorra, abiapuntua ahaztu barik

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2022ko aza. 7a, 15:11

Bilboko Orkestra Sinfonikoaren Tronboi bakarlaria da, gaur egun, Alberto Urretxo; haren anaia, Unai, Koreako Soliall Orquesta Filarmonikako eta Saigoneko Orkestra Filarmonikako zuzendari titularra da, eta bien lehengusua den Mikel Arkauz Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren Tronboi bakarlaria da egun.

Aurten 50 urte bete dituen Arrasate Musikalen jaso zituzten hirurek musika arloko lehen ikasketak, bada, harrezkero ibilbide emankorra ari dira egiten. Euren bizipenak kontatuko dituzte Arrasate Musikalek antolatutako solasaldian bihar, martitzena, Kulturateko areto nagusian, 18:30etan, Iker Barandiaran musikazaleak gidatuko du solasaldia. Arrasate Irratiko Igo autobusera! saiora gonbidatu dituzte gaur, astelehena, Alberto Urretxo eta Mikel Arkauz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak