'Emakumearen Eguna' ospatu dute Al-Andalus elkartean

Maider Arregi 2022ko urr. 24a, 14:39

Gipuzkoako andaluziar elkarteek urtero ospatzen dute Emakumearen Eguna; bada, aurten, Arrasaten egin dute topaketa. Batez ere Donostiatik eta inguruko herrietako elkarteetatik etorritako emakumeak batu ziren zapatuan, 43 guztira.

Zapatu goizean Arrasateko Udaletxean elkartu ziren Maria Ubarretxena alkatearekin eta ondoren bisita gidatua egin zuten Arantza Otaduirekin. Eguerdiko 13:00etan Al-Andalus elkartera joan ziren, eta han Euskadiko Elkarte Andaluziarren Federazioak antolatuta, Sierra Morena taldearen emanaldia entzuteko aukera izan zuten. Cordobatik etorritako taldearen kantuek aretoan batutakoak hunkitu zituzten. Bazkaria izan zuten ondoren, elkartean bertan. Arratsalde partean, aldiz, dantzaldia egin zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak