ALBISTEAK

Merkatu solidarioa egin dute Arrasaten, buru osasuna ikusarazteko

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko urriaren 11

Arrasateko San Juan de Dios ospitaleko terapia okupazionaleko zerbitzuak merkatu solidarioa antolatu zuen atzo bigarren urtez, Seber Altube plazan. Osasun mentalaren nazioarteko egunaren harira egin zuen ekimena, eta, eguna bera agerian jartzea izan zen helburuetako bat. Ospitaleko pazienteek egindako eskulanak izan zituzten salgai, aldi berean, haien gaitasunak eta trebetasunak nabarmentzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak