Julen Berrocal Mondragon Unibertstaearen entrenatzaileak azaldu du hasiera-hasieratik kosta zaiela Easoren kontra abantailak topatzea. "Lehenengo bi laurdenetan, defentsan ere ez gara fin ibili; aldapan gora ibili gara partida guztian", esan du.
Halere, Berrocalek lanean jarraituko dutela azaldu du eta ziur dago hurrengo lehiak bestelakoak izango direla.