Bina berdindu dute Mondrak eta Añorgak

Maider Arregi 2022ko urr. 9a, 20:00

Partidu parekatua jokatu dute Mondrak eta Añorgak. Lehen zatian Añorgak gol aukera gehiago izan baditu ere, bigarrenen zatian Mondra fin aritu da erasoan. Bina berdinduta, luzapenean ezin izan du gutxigatik gola egin Mondrak. Puntu bakarra geratu da etxean, gaur.

Lehen zatia parekatuta hasi den arren, Añorgak baloiarekiko kontrol handiagoa erakutsi du hasieran eta aurrea hartu dio Mondrari. Izan ere, gol aukera dezente izan du Añorgak eta talde gaztea eta oso teknikoa dela erakutsi du. Hala, lehen zatian, Mondrako atezaina izan da jokalaririk onena. Hutsean amaitu da lehen zatia.

Bigarren zatiko hasierako minutuetan etorri da Añorgakoen gola. Orduan hasi da Mondra indarrak hartzen eta bat eta batekoa egin du korner bateko sakeari esker. Erasoan Añorgak ex du barkatu eta bigarren gola egin du Mondraren minutu onenetan; .45.minutuan etorri da, ordea, etxekoen berdinketaren bigarren gola.

Bina berdinduta, luzapenean ezin izan du gutxigatik gola egin Mondrak. Puntu bakarra geratu da etxean, gaur.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak