HEMEN DEBAGOIENA

Irati Gutierrez (Neomak): "Oso gustura gabiltza disko berriaren aurkezpen kontzertuetan"

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko irailaren 28a

Neomak taldeak lehen diskoa kaleratu du. Hamen eta Ilargi berriak kantuen sintonian doa disko berria. Ahots indartsuak eta eszenaratze ikusgarria eskaintzen dituzte, eta harrera oso ona izan dute, besteak beste, Atlantikaldia, Errekan Gora eta Getxo Folk moduko jaialdietan.

Mezu asko helarazten ditu lehen diskoak. Alde batetik, musika tradizionalean aurreko plazandreek egindako lana aitortzen du, baina horrekin batera tradizio horrek gorde izan duen alde iluna eta horrek egin duen mina ere azaleratzen du. Zazpi dira taldean, eta Arrasateko hiru lagun daude tartean; Irati Gutierrez, Amets Ormaetxea eta Leire Etxezarreta. Gutierrez eta Etxezarreta izan dira Hemen Debagoiena saioan. Aurreratu dute egubakoitz honetan diskoaren aurkezpen ekitaldia egingo dute Kajoi tabernan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak