Markel Uriarte eta Adiran Jurado aretxabaletarrak nabarmendu dira Arrasate enduro lasterketan

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko ira. 25a, 18:01

Biak igo dira podiumeko mailarik gorenera gaur; Uriartek (20:43.66) egin du eguneko denborarik onena, eta Jurado (21:22.15) Elite mailan nagusi izan da. Emakumezkoetan Onintza Muruaga (29:49.88) bizkaitarra izan da azkarrena.

Sentsazio onak utzi ditu Arrasateko Arruena parketik abiatuta gaur jokatu den Arrasate Enduro mendi lasterketak. 31 kilometro eta 1.300 metroko desnibel positiboa zituen probak eta Euskal Herrian antolatzen den enduro lasterketa bakarra da. Aurten, gainera, inoiz baino lan handiagoa hartu dute antolatzaileek bost jaitsiera prestatu baitituzte; ohikoa dena baino bat gehiago.

Zapatutik bete da Arruena parkea; izan ere, pilotuek atzo izan zuten bost jaitsiera horietatik hiru entrenatzeko aukera. Beste biak sekretupean gorde dituzte antolatzaileek, eta gaur ezagutu dituzte pilotuek. Guztira, 170 bat pilotuk hartu dute parte.

Pilotuek atzo izan zuten bost jaitsiera horietatik hiru entrenatzeko. Beste biak sekretupean gorde dituzte antolatzaileek. Zalantza zen eguraldiarekin jaitsiera guztiak egiteko aukera izango ote zen, baina posible izan da azkenean eta pilotu gehienek nabarmendu dute jaitsieren kalitatea eta antolakuntzak egindako lana.

Kadete mailako pilotuekin egon da nahasmendu txiki bat jaitsieretako batean –hiru zituzten egiteko– denborak hartu ez direlako, baina azkenean beste bi jaitsieretako denborekin osatu dute sailkapena.

Kronika zabalagoa bihar Goiena Telebistako Harmailatik saioan, 21:30ean.

 
Denborak

Scratch

  1. Markel Uriarte Urrutia (20:43.66) –Master 30–
  2. Adiran Jurado Urkia (21:22.15) –Elite–
  3. Iker Senar Domingo (21:36.04) –Elite–

Emakumezkoak

  1. Onintza Muruaga Monasterio (29:49.88)
  2. Ane Perea (31:10.63)
  3. Lierni Lekuona Etxebeste (31:26.70)

Elite

  1. Adiran Jurado Urkia (21:22.15)
  2. Iker Senar Domingo (21:36.04)
  3. Xabier Ruiz (21:41.28)

Kadete

  1. Elkorobarrutia Larringa (7:11.17)
  2. Mikel Telleria (7:23.34)
  3. Oñatz Sukia San Martin (7:28.19)

23 urtez azpikoak

  1. Eneko Esuain Montero (21:48.66)
  2. Jokin Blanco Uranga (21:54.81)
  3. Urki Etxeberria (22:33.66)

30 urtetik gorakoak

  1. Markel Uriarte Urrutia (20:43.66)
  2. Mikel Etxeberria Errazkin (21:46.66)
  3. E. Zelaia Arizmendiarrieta (21:55.24)

40 urtetik gorakoak

  1. Jose Mari Guerra Castro (22:02.51)
  2. Gaizka Arrinda (22:13.09)
  3. Joseba Leon Gutierrez (22:26.27)

50 urtetik gorakoak

  1. Victor Atienza Folgado (24:43.52)
  2. Ed. Del Collado Cereceda (25:16.41)
  3. Aitor Uriarte Etxebarria (27:31.84)

Bizikleta elektrikoak

  1. Martxel Oronoz (21:14.91)
  2. Markel Zabala Alberdi (21:42.80)
  3. Josu Viejo Vitoriano (22:22.63)
Erlazionatuak

Arrasate enduro lasterketa 2022 argazkitan

Larraitz Zeberio Lekuona 2022 ira 25 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak