EBA mailan egin beharreko lanak ez du Ointxe!-ko taldeko entrenatzaile berria ezustean harrapatuko, lehenago ere ondo ezagutzen duen kategoria delako hori. Hala, Eneko Mataren erreleboa hartuko du lanbidez irakaslea den entrenatzaile durangarrak –Azken denboraldian talde morea zuzendu duen Matak harrobiko taldeekin jarraituko du lanean–. Hala, kirol ibilbide ia osoa Tabirakon egin eta gero, Berrocal 2017-2018 denboraldian Zornotzan (EBA) ibili zen entrenatzaile languntzaile lanetan, eta gero Tabirakoko taldeko ardura hartu zuen 2020ra arte –EBAn eta Lehenengo mailan lehiatu zen tarte horretan–. Eta 2020an Ibaizabalek fitxatu zuen, hain zuzen, emakumezkoen bigarren nazional mailako taldea zuzentzeko. Zeregin horretan ibili da MUk talde nagusia zuzentzeko eskaintza egin dion arte, eta durangarrak onartu egin du erronka. Bestalde, zuzendaritzatik eskerrak eman nahi izan dizkiote azken urtean lehenengo taldearen ardura izan duen Eneko Matari.