Trafiko aldaketa Aprendices eta Kontzezinoko biribilguneen artean, lanengatik

Hasier Larrea 2022ko abu. 28a, 16:16

Iberdrolak hilaren 29an, astelehenean, obrak hasiko ditu, hodi berriak sartzeko. Erdialdean lurperatutako kanalizazio berri bat egingo du, airetik doan kanalizazio bat kentzeko. Lan hauek hiru astez luzatu daitezke.

Horren ondorioz trafiko aldaketak egongo dira Aprendices kaleko biribilgunea eta Kontzezino kaleko biribilgunearen artean. Noranzko bakarra egongo da zabalik, Aprendicestik Kontzezinorakoa.  Ondorioz, Kontzezino kaleko biribilgunetik Aprendices kaleko biribilgunera Zerrajera kaletik egingo da desbideraketa.

Zabalik egongo den noranzkoa.

Gainera, Bergara, Oñati, Zumarraga eta Eibar norabideko autobus zerbitzuan ere eragina izango du: ez da izango Erdialdeko geltokirik norabide horretan, autobusak Zerrajera kaletik ibiliko dira, eta Zerrajera sarreran egingo dute geltokia.

Autobus geltoki probisionala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak